Itxi

Fitxaketa

Lointek Gernika Bizkaiak Sara Krnjic pibot serbiarra fitxatu du

EITB Media

Leer en Castellano

193 zentimetroko altuera duen Krnjicek Serbiako ligan hasi du denboraldia, baina azkenengo urteak Hungariako ligan eman ditu.

Sara Krnjic serbiarra. Irudia: Lointek Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak 193 zentimetroko altuera duen Sara Krnjic pibot serbiarra fitxatu du, talde bizkaitarrak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Krnjicek Serbiako ligan hasi du denboraldia, baina azkenengo urteak Hungariako ligan eman ditu. Serbiar ligan jokatutako la partidetan, batez beste, 24,8 puntu, 17,5 errebote eta 2,4 asistentzia lortu ditu.

Iragan denboraldian, Hungariako ligan eta KSC Szekszard taldearen jokalari bezala, 10 puntu, 5,4 errebote eta 10,5 balorazioa izan zituen. Fitxaketak taldeari "boterea eta indarra" ematea espero du talde gernikarraren kirol zuzendaritzak.

Lointek Gernikako jokalariak ibilbide luzea du bai bere selekzioarekin baita Europa mailan ere; 2008tik aurrera, Eurocup edo Euroliga jokatu izan ditu urtero.

Bere selekzioarekin, Eurobasketa irabaztea lortu zuen 2015ean eta Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bereganatu zuen. Beraz, eskarmentu handiko jokalaria da.