Itxi

Eurokopa

Lointek Gernikak azken laurdenean erabaki du partida Portugalen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lucas Fernadezen taldeak Eurokopako lehen fase honetako bigarren garaipena eskuratu du, sasoiko lehena etxetik kanpo.

Lointek Gernika eta Uniao Sportivaren partidako irudia. @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Portugaleko Uniao Sportiva Azoris Hotels menderatu du Eurokopako neurketako azken laurdenean, Azoreetan, azken unera arte nahiko berdinduta egon den lehian (48-82).

Horrenbestez, Lucas Fernandezen taldeak Eurokopako lehen fase honetako bigarren garaipena lortu du. C multzoko lehen hiru postuetan geratzeko borrokan arituko dira: NKA Universitas Pecs (galdu egin zuen Hungarian) eta Israelgo Elitzur Ramblaren aurrean (oraindik jokatzeke). 

Lointekdarren garaipena Sara Polleros alemaniarrak (16 puntu, 5 errebote eta 17 balorazio-puntu), Masa Jankovic serbiarrak (13, 7 eta 19), eta Laura Westerik nederlandarrak (12 puntu eta 5 asistentzia) gidatu dute nagusiki.

Etxeko taldeak ireki du markagailua, Gaislerova txekiarraren eskutik, baina Gernikako boskoteak berehala irauli du egoera, 2-10 aurretik jarri eta atsedenaldira 7-21 iritsita. Bigarren laurdenaren hasieran, Sportivak 10 eta hutseko partziala egin duen arren, Bizkaiko taldeak sei puntuko abantailarekin bukatu zuten laurdena, Westerikek saskiratutako hiruko bati esker.

Hirugarren laurdenean, 15 puntuko aldea izatera iritsi da, Krnjicek bultzatuta, eta azkenean, 43-52 aurretik zirela joan dira aldageletara. Ondoren, azken txanpan, Lucas Fernandezek entrenatzen duen taldea, 1-11 puntuko partziala eginda, 44-63 jarri da, amaitzeko 6 minuturen faltan. Azken emaitza 48-82 izan da.

Fitxa teknikoa:

48 - Uniao Sportiva Azoris Hotels (7+19+17+5): Nascimento (4), Gonçalves, Gaislerova (7), Paz (12) eta Soares (9) -hasierako boskotea-; Serralheiro (5), Carvalho (9) eta Rita Rodrigues (2).

82 - Lointek Gernika Bizkaia (21+11+20+30): Olaeta (4), Westerik (12), Jankovic (13), Matarranz (6) eta Bessoir (8) -hasierako boskotea-; Castedo (10), Polleros (16), Adams (5) eta Krnjic (8).

Partzialak: 7-21, 26-32 (atsedenean); 43-52 eta 48-82 (amaiera).

Epaileak: Tijmen Last (Herbehereak), Jules Gaduel (Frantzia) eta Martin van Hoye (Belgika). Ez dute inor kanporatu.

Gertaerak: Eurokopako C taldeko laugarren jardunaldia, Pavilhao Sidonio Serpan pabiloian, Ponta Delgadan (Azore Uharteak).

Albisteak (2)