ENDESA LIGA
IDK-k garaipena lortu du; Lointek Gernikak eta Araskik, ostera, galdu egin dute
G. P. A. | EITB
Azu Muguruzaren taldea 82-70 gailendu zaio Estudiantesi, Araskik 56-77 galdu du Valentziaren aurka, eta Lointek Gernika Bizkaiak 74-78 galdu du Hozono Global Jairis Murtziako taldearen aurka.
Lointek Gernika Bizkaiaren partida bat. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia
IDK Euskotrenek, Kutxabank Araskik eta Lointek Gernika Bizkaiak gaur jokatu dituzte emakumezkoen Endesa Ligako 6. jardunaldiko partidak. Hirurak aritu dira etxean, baina bakarrak lortu du garaipena: IDK-k, hain justu ere.
Azu Muguruzaren taldea 82-70 gailendu zaio Estudiantesi, Araskik 56-77 galdu du Valentziaren aurka, eta Lointek Gernika Bizkaiak 74-78 galdu du Hozono Global Jairis Murtziako taldearen aurka Malosten.
Emaitza horiek kontuan hartuta, IDK-k Endesa Ligako sailkapeneko goialdean jarraitzen du, 11 punturekin, eta haren atzean dago Lointek, 9 punturekin. Araski, ostera, 10. postuan dago, 8 punturekin.