Itxi

ENDESA LIGA

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek aurkariak gainditu dituzte, eta Lointek Gernikak galdu egin du

EITB

Leer en Castellano

Arabako taldeak bigarren garaipena lortu du Leganes 70-64 garaituta. Azu Muguruzaren taldeak Joventut Badalona gainditu du (74-68), eta sailkapenaren gorenean finkatu da horrela. Lointek Gernikak, berriz, porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (63-75).

IDK Euskotreneko jokalariak garaipena ospatzen Argazkia: @ibaetabasket

Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian, Kutxabank Araskik bere bigarren garaipena lortu du Innova-TSN Leganes aurkari zuzena gaindituta, eta Ligako sailkapeneko azken postuetatik urrundu da. Lehia zirraragarri batean, Gasteizko taldea nagusitu da: hirugarren laurdenaren erdian 18 puntugatik galtzen joan ostean, Arabako taldeak markagailua irauli du azken laurdenean, eta 70-64 garaitu du Innova-TSN Leganes.

IDK Euskotrenek, bere aldetik, denboraldiko talderik sendoenetako bat dela erakusten jarraitzen du. Euskal taldeak 75-68 irabazi dio Joventut Badalonari, zazpigarren garaipena jarraian lortuta sailkapeneko gorenean finkatzeko. Halaber, garaipenak tituluagatik borrokatzeko hautagai sendo bihurtzen du.

Lointek Gernikak, berriz, 63-75 galdu du Malosten. Lehen laurden estua jokatu ostean, bigarrenean hazi egin da, eta aurretik iritsi da atsedenaldira: 40-36. Hirugarren laurdenean, baina, Gernika oso gaizki ibili da eta aurkariak abantaila handia atera du. Aldea kudeatzearekin nahikoa izan du Cadi La Seuk garaipena lortzeko.