Itxi

Otsailaren 7tik 10era

Gasteizen dena prest dago Errege Kopa antolatzeko

Erredakzioa

Otsailaren 7tik 10era artean jokatuko da saskibaloiko txapelketa garrantzitsu hau. Arabako ostalaritzak egun hauetarako aurreikusita zuen greba, bertan behera geratu da.

Errege Kopa hartuko duen Fernando Buesa Arena eraberritua. Argazkia: EFE

Gasteizen dena prest dago 2013ko Errege Kopa antolatzeko. Otsailaren 7tik 10era artean egingo da txapelketa Arabako hiruburuan. Egun hauetarako Arabako ostalaritzak greba aurreikusita zuen, baina sindikatuak eta patronala akordiora iritsi dira, eta greba bertan behera geratu da.

Buesa Arenan jokatuko dira Errege Kopako partida guztiak. Parte hartzen duten zortzi taldeak Espainiar estatukoak badira ere, Europako eta NBAko hainbat ordezkari izango dira txapelketa jarraitzen. Buesa Arena eraberrituta dago, eta 15.500 zale sartzen dira. 2008an Gasteizen egin zen Errege Kopan baino 6.000 zale gehiago sartzen dira pabilioi honetan. Saskibaloi jokalariez eta zaleez gain, zazpi herrialde ezberdinetako (Belgica, Kroazia, Hungaria, Italia, Serbia, Grezia eta Espainia) 500 kazetari egongo dira txapelketaren berri ematen.

Iradier Arenan ere Errege Kopak bere tokia izango du. Gasteizeko zezen plaza honetan ACBk hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Albisteak (3)