Otsailaren 7tik 10era
Forondak ordutegi zabalagoa izango du Errege Kopako egunetan
Erredakzioa
Aena eta aireportuko langileak akordiora iritsi dira Foronda ohiko hamabi orduak baino denbora gehiago irekita egoteko. Otsailaren 7tik 10era bitartean aldatuko da ordutegia.
Forondako aireportuak ohiko ordutegia handituko du saskibaloiko Errege Koparen ondorioz. Aena eta aireportuko langileak akordiora iritsi dira astearte honetan, eta ohiko hamabi orduak baino denbora gehiago emango du irekita Gastezieko aireportuak.
Akordioa Kopako egunetarako bakarrik sinatu da, otsailaren 7tik 10eraino soilik. Horrela, Regal Bartzelona eta Valentzia Basket taldeen hegaldiak Forondan lur hartzeko aukera izango dute.
Gasteizek egun hauetarako zituen arazo larrienak konpondu ditu: ostalaritzaren greba eta aireportuaren ordutegia.