Itxi

Final-laurdenak

Valentziak eta Estudiantesek Kopa tranpolin gisa erabili nahi dute

Erredakzioa

Valentzia Basketek eta Asefa Estudiantesek Errege Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute ostiral honetan. Bi taldeen arteko laugarren neurketa izango da Kopan.

Argazkia: EFE

Valentzia Basketek eta Asefa Estudiantesek Errege Kopako final-laurdenetako neurketa jokatuko dute ostiral honetan. Valentziarrek Kopa bolada txarrari amaiera emateko erabili nahi dute. Azken bi partidatan azaldutako hobekuntza berretsi beharko dute saria izateko.

Velimir Perasovicen taldeak Endesa Ligan eta Eurocupen jokatutako azken bost norgehiagokak galdu ostean egingo dio aurre Kopako erronka garrantzitsuari. Bi txapelketetan dituen aukerak asko murriztu dituzte azken porrotek, eta jokalarien moralak zaplasteko ederra hartu du denboraldi hasiera bikaina egin eta gero.

Valentziak eta Estudiantesek Kopan jokatuko duten laugarren neurketa izango da. Fontetako taldea azken bi partidatan nagusitu zen eta Estudiantesek garaipena lortu zuenean titulua erdietsi zuen. Gasteizen jokatutako azken Kopa lortu zuen Estudiantesek 2000n.

Denboraldi honetan neurketa bakarra jokatu dute elkarren kontra, Endesa Ligako lehen itzulian. Estudiantesek Valentzia 85-82 hartu zuen mendean, Madrilen. Carl English Estudianteseko jokalaririk onena izan zen (22 puntu 29 minututan).

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)