Kopako finalerdia
Rey eta Faverani, protagonistak Valentzia-Kanaria Handiaren atarian
Erredakzioa
Bi talde parekatuak dira, aulki sakonak eta oso orekatuak dituzte. Rey (22 puntu) eta Faverani (23 puntu) bi taldeetako izarrak izan ziren final-laudenetan.
Xavi Rey eta Victor Faverani Herbalife Kanaria Handiako eta Valentzia Basketeko izarrak izan ziren final-laurdenetako partidatan, eta bigarren finalerdi interesgarria aurreratu dute Gasteizko Errege Kopan.
Lehen jardunaldiko Madril-Barça historiko eta zirraragarriaren ostean Rey (22 puntu, 11/15 biko jaurtiketetan, 8 errebote eta 27ko balorazioa) eta Faverani (23 puntu, 11 errebote eta 32ko balorazioa) bigarren jardunaldiko protagonista nagusiak izan ziren.
Bi taldeak zerrendaburu gisa aurkeztu ziren Gasteizko Kopan, Endesa Ligan egindako lan ona berretsi nahian. Valentziak eta Kanaria Handiak aukera ederki aprobetxatu dute ahalegin handirik egin gabe. Reyk eta Faveranik ezustekoa eman zuten eta izar bilakatu ziren final-laurdenetan.
Elkarren arteko aurreneko neurketa Kopan
Finalerdietan elkarren aurkako lehen partida izango dute Valentziak eta Kanaria Handiak. Kanariak zazpi saiakera egin ditu finalerdietan izateko, eta aurten aurrenekoz historian lortu du sailkapena.
Bi talde parekatuak dira, aulki sakonak eta oso orekatuak dituzte. Bellas-Scheyer antolatzaile bikoteak San Miguel-Markovic baino boteretsuagoa ematen du. Hegaletan Valentziak jaurtitzaile hobeagoak ditu.