64-53 (5. partida)
Bartzelona, Lauko Finalean, Navarrori esker
Erredakzioa
Kataluniako taldeak Euroligako final-laurdenetako bosgarren partida irabazi dio Panathinaikosi eta Lauko Finalean Real Madrilen kontra neurtuko ditu indarrak Londresen.
Regal Bartzelonak Euroligako final-laurdenetako bosgarren partida irabazi dio Panathinaikosi (64-53) Palau pabiloian. Ondorioz, Real Madrilen kontra neurtuko ditu indarrak Londresen jokatuko den Lauko Finaleko finalerdian.
Juan Carlos Navarro, beste behin, taldeko izarra izan zen 15 punturekin.
Ftxa teknikoa
64. Bartzelona Regal (28+16+7+13): Huertas (10), Abrines (2), Navarro (15), Lorbek (6), Jawai (9) -hasierako taldea-, Sada (-),Jasikevicius (6), Todorovic (3), Wallace (-), Ingles (8) eta Tomic (5).
53.Panathinaikos (14+19+10+10): Diamantidis (6), Maciulis (9),Ukic (7), Lasme (16), Tsartsaris (4) -hasierako taldea-, Bramos (3),Gist (6), Banks (2) eta Schortsanitis (-).
Epaileak: Luigi Lamonica (ITA), Jakub Zamojski (POL) eta OlegsLatisevs (LAT).
Palau Blaugrana, 7.585 ikusle.