Itxi

Euroliga

Real Madrilek finala jokatuko du Olinpiakosen aurka

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek 67-74 gaindute dute Bartzelona finalerdian, Felipe Reyes kapitainaren eta Sergio Rodriguezen lan bikainari esker.

Felipe Reyes saskiratzea ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek Euroligako finalerako txartela lortu du, Bartzelona Regal (67-74) gaindituta. Horrela, Pablo Lasoren mutilek final handia Olinpiakosen aurka jokatuko dute igandean, Londreseko O2 Arenan.

Norgehiagokan, bi jokalarik pisu garrantzitsua izan dute. Aurreneko zatian Sergio Rodriguez kanariarrak bikain gidatu du taldea (12 puntu eta 9 asistentzia guztira), eta bigarren zatian Felipe Reyes kapitainak erakustaldia eman du taula azpian (17 puntu). Ante Tomic kroaziarrak partida borobila egin du (18 puntu eta 12 errebote), baina Xavi Pascualen mutilek Juan Carlos Navarro aurkitzeko arazoak izan dituzte.

Azkeneko minutuetan Lasoren taldeak saskiratze erabakigarriak lortu ditu, eta finalerako txartela lortu dute. Final handian Olinpiakosen kontra arituko da Real Madril. Greziako taldeak 2012ko Euroligako irabazi zuen, eta finalerdian CSKA Mosku aise gainditu du.

- Fitxa teknikoa:


67 - Bartzelona Regal (18+15+18+16): Huertas (19), Navarro (9), Ingles (5), Lorbek (6) eta Tomic (18) -hasierako bostekoa- Sada (-), Abrines (-), Jasikevicius (6), Todorovic (2), Rabaseda (-), Jawai (-) eta Wallace (2).

74 - Real Madril (11+28+9+26): Llull (13), Rudy Fernandez (8), Suarez (6), Mirotic (6) eta Begic (4) -hasierako bostekoa- Draper (-), Reyes (17), Sergio Rodriguez (12), Carroll (2) eta Slaughter (6).

Albisteak (1)