Londresen
Olinpiakosek bere hirugarren Euroliga irabazi du
Erredakzioa
Greziako taldeak Pablo Lasoren Real Madril gainditu du azken laurdenean (100-88), partida parekatu batean.
Olinpiakosek irabazi du Euroliga Londreseko 02 pabilioian jokatutako finalean Real Madril mendean hartuta (100-88). Neurketa parekatua izan da, eta azken laurdenean erabaki da.
Vassilis Spanoulis Euroligako MVPren lidergopean, fisikoa baliatu dute greziarrek talde zuria gainditzeko. Azken laurdenean, markagailua berdindu du Olinpiacosek (61-61), eta azken hamar minutuetan Pablo Lasok zuzentzen duen taldea baino gehiago izan da. Azkenean, hamabi puntuko aldea lortu du Olinpiacosek eta bere hirugarren Euroliga altxatu du.
Fitxa teknikoa:
Olinpiakos: Law (20), Spanoulis (22), Papanikolau (5), Powell (2), Printezis (5) --hasierako boskotea -- Perperoglou (10), Katsivelis (-), Sloukas (11), Hines (12), Antic (10) eta Shermadini (3).
Real Madril: Llull (14), Rudy Fernández (21), Suárez (5), Mirotic (7), Begic (6) --cinco inicial--; Rodríguez (17), Carroll (5), Draper (-), Reyes (4) eta Slaugther (9).
Partzialak: 10-27, 27-14, 24-20, 39-27.