Final-laurdenetako 1. partida
Porrota jaso dute beltzezko gizonek Palaun (88-62)
Erredakzioa
Xavi Pascualen taldea hasieratik izan da jaun eta jabe, eta Uxue ez da markagailuari buelta emateko gai izan.
Uxue Bilbao Basketek merezitako porrota jaso du Regal Bartzelonaren aurka (88-62), Palaun jokatutako final-laurdenetako aurreneko partidan.
Ondo hasi du partida Uxuek, baina Barça berehala nagusitu da barnealdean zein kanpoaldean. Ezinean ari ziren Katsikarisen gizonak, eta lehen laurdena 27-15eko markagailuarekin amaitu da.
Markagailuan hurbildu da Bilbao Basket Mumbruk eta Moermanek, ia jarraian, sartutako hirukoei esker, baina Xavi Pascualen taldea zen nagusi, argi eta garbi. Mavrokefalidisen jokoak min handia egin dio Uxueri. Atsedenaldian, hamalau puntuko aldea zuen etxeko taldeak (49-35).
Bigarren zatian, joko ona eskaini dute Hervellek eta Grimauk, baina hori ez da Barça gainditzeko nahikoa izan. Katalanek Uxueren susperraldi saiakera guztiak blokeatu dituzte, eta azken minutuetan lasaitu egin dira, garaipena poltsikoan zutela jakinda. Bigarren partida Bilbon jokatuko dute, igande honetan, 12:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa:
FC BARTZELONA REGAL: Huertas (10), Oleson (7), Rabaseda (6), Wallace (7), Tomic (13) --hasierako boskotea--; Sada (8), Navarro (4), Todorovic (5), Ingles (-), Mavrokefalidis (16), Lorbek (12).
UXUE BILBAO BASKET: Zisis (4), Grimau (14), Mumbru (9), Hervelle (17), Hamilton (9) --hasierako boskotea--; Moerman (7), Sanchez (-), Lopez (-), Samb (2).
PARTZIALAK: 27-15, 22-20, 19-11 eta 20-16.