Faborito nagusia
Real Madril indartsua, finalera
Erredakzioa
Pablo Lasoren taldeak CAI Zaragozaren aurkako finalerdiko aurreneko hiru norgehiagokak irabazi ditu, eta Endesa Ligako finalerako txartela lortu du.
Pablo Laso arabarraren taldeak 2013ko Endesa Ligako finalerako txartela eskuratu du, CAI Zaragoza 63-77 gaindituta, finalerdietako hirugarren neurketan.
Real Madrilek ez du ezustekorik nahi izan, eta kanporaketa ahalik eta lasterren erabakita utzi du, 3-0ekoarekin. Hala ere, CAI Zaragozak zuriei aurre egin die, eta nahiz eta porrotak soilik ezagutu, jokalariek eta zaleek finalerdiaz asko gozatu dute, denboraldi bikaina egin baitu.
Madrilgo taldearen aurkaria, Bartzelona-Kanaria Handia kanporaketako garailea izango da.
Fitxa teknikoa:
63 - CAI Zaragoza (14+23+13+13): Van Rossom (5), Roll (12), Rudez (8), Aguilar (10) eta Jones (11) -hasierako bostekoa- Llompart (7), Stefansson (5), Golubovic (5), Toppert, Fontet, Marin eta Adrian Garcia.
77 - Real Madril (15+20+18+24): Llull (10), Rudy Fernandez (5), Suarez (2), Mirotic (18) eta Begic (4) -hasierako bostekoa- Slaughter (2), Reyes (7), Hettsheimeir, Rodriguez (3), Carroll (13), Darden (13) eta Draper.