Kargatzen...
Itxi

Endesa Liga

Bartzelona Regal, finalean

Erredakzioa

Katalanek Real Madrilen aurka jokatuko dute finala. Bost partidetara izango da, eta aurrenekoa, igande honetan.

Bartzelona Regal, finalean. Argazkia. EFE

Bartzelona Regalek ACB finalerako txartela lortu du finalerdietan Herbalife Kanaria Handia kanporatuta. Hirugarren partidan ere katalanak izan dira nagusi (62-84).

Xavi Pascualen gizonek bigarren zatian utzi dute neurketa erabakita, eta finelan Real Madrilen aurka jokatuko dute. Finala bost partidetara jokatuko da, eta aurrenekoa, igandea honetan.

Fitxa teknikoa:

62. Herbalife Kanaria Handia (18+18+12+14): Bellas (7), Toolson (10), Beiran (6), Nelson (5) eta Baez (13) -hasierako boskotea-, Guerra (-), Newley (12), Slokar (4), Oguchi (2) eta Alvarado (3).

84. Regal Bartzelona (17+22+22+23): Huertas (10), Navarro (10), Wallace (2), Rabaseda (6), Tomic (8) -hasierako boskotea- Lorbek (8), Todorovic (-), Sada (1), Ingles (12), Mavrokefalidis (10), Oleson (17) eta Abrines (-).

Albisteak (3)