Itxi

Endesa Liga

Bartzelonak irabazi du finaleko bigarren partida (71-72)

Erredakzioa

Pascualen mutilek susperraldia izan dute azkenengo minutuetan, eta finaleko bigarren neurketa irabazi dute. Navarrok eta Olesonek ederki gidatu dute taldea.

Barça garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelona Regalek Endesa Ligako finalean 1-1ekoa jartzea lortu du, kanporaketa bigarren neurketa 71-72 irabazita Madrilen. Xavi Pascualen mutilak markagailuan behetik egon dira ia neurketa osoan, baina azkenengo segundoetan suspertu egin dira, eta garaipena lortu dute.

Pablo Lasoren taldea nagusi izan da kantxan, baina Juan Carlos Navvarok eta Brad Olesonek lan bikaina egin dute erasoan. Neurketa bukatzeko zazpi segundora, blaugranek saskiratze erabakigarria eskuratu dute.

- Fitxa teknikoa.


71 - Real Madril (10+26+19+16): Rudy (11), Suarez (2), Mirotic (10), Llull (8) eta Begic (7) -hasierako bostekoa-, Rodriguez (2), Slaughter (4), Carroll (4), Darden (7), Draper (3) eta Reyes (13).

72 - Bartzelona Regal (11+15+20+26): Marcelinho (3), Navarro (19), Wallace (6), Ingles (4) eta Tomic (8) -hasierako bostekoa-, Sada (2), Mavrokefalidis (8), Rabaseda, Oleson (14), Todorovic (2), Jasikevicius eta Lorbek (6).

Albisteak (2)