Itxi

Gasteizen

Denboraldiari urriaren 4an emango zaio hasiera, Superkoparekin

Erredakzioa

Endesa Liga aste bat beranduago hasiko da, urriaren 12an eta 13an.

Endesa Liga, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Endesa Liga urriaren 12an hasiko da, ACBk gaur izandako bileran erabaki dutenez. Denboraldiari aste bat lehenago emango zaio hasiera, hilabete bereko 4an.

Asteburu horretan Superkopa jokatuko da Gasteizen. Bestalde, azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko da, eta azpimarratzekoa da astebarruan bi jardunaldi baino ez direla jokatuko: 12.ena abenduaren 27an, eta 31.ean maiatzaren 7an eta 8an.

Playoffak maiatzaren 29an hasiko dira, eta titulua ekainaren 29an erabakiko da. Azkenik, Errege Kopa otsailaren 6tik 9ra jokatuko da, Malagan.

Albisteak (3)