Itxi

Eurobasket

Garaipen erraza lortu du Espainiak Txekiar Errepublikaren aurka

Erredakzioa

Espainiak eskura dauka hurrengo faserako txartela, orain arte bi garaipen erdietsi baititu. Rudy Fernandez izan da jokalari onena.

Marc Gasol (ezkerra). Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak garaipen erraza eskuratu du Txekiar Errepublikaren aurka (60-39), Eurobasket txapelketako multzoen faseko hirugarren partidan. Rudy Fernandez izan da Espainiako jokalari onena.

Real Madrileko jokalariak 14 puntu egin ditu, eta 8 errebote eskuratu. Espainiak eskura dauka hurrengo faserako txartela, orain arte bi garaipen erdietsi baititu.

Fitxa teknikoa:

Espainia: Rubio (10), Calderon (3), Fernandez (14), Claver (6), Gasol (2) --hasierako bostekoa--; Rodriguez (5), Llull (8), San Emeterio (4), Mumbru (2), Aguilar (-), Rey (4) eta Gabriel (2).

Txekiar Errepublika: Satoransky (5), Pumprla (7), Hruban (2), Houska (3) eta Vesely (7) --hasierako bostekoa--; Jelinek (-), Benda (6), Balvin (-), Welsch (4), Barton (5), Kudlacec (-) eta Svrdlik (-).

Partzialak: 18-7, 15-18, 14-12, 13-2.

Albisteak (2)