Itxi

86-81 galdu du Italiaren aurka

Espainiak Serbia izango du aurkari final-laurdenetan

Erredakzioa

Juan Antonio Orengak zuzentzen duen taldeak, 86-81 galdu du Italiaren aurka Eurobasketean, eta ezin izan dute Kroaziako selekzioaren aurka jokatzea saihestu.

Rudy Fernandez barnekaldia egiten Eurobasketeko Italia-Espainia partidan. Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak 86-81 galdu du Italiaren aurka Eurobasketeko bigarren faseko partida. Greziak bere partida galtzearen ondorioz sailkatu da Espainia final-laurdenetara.

Juan Antonio Orengak zuzentzen duen taldea, F multzoko laugarren postuan sailkatu da, eta Serbia izango dute aurkari final-laurdenetan. Espainiaren helburua Italiaren aurka garaipena lortu, eta Serbiako selekzioaren aurka jokatzea saihestea zen, baina porrotaren eraginez, ez dute helburua lortu.

Fitxa teknikoa:

86 - Italia (24+13+8+25+16): Aradori (17), Belinelli (16), Cusin (4), Datome (11) eta Cinciarini (8) -hasierako bostekoa-, Gentile (25), Rosselli, Vitali (3), Poeta, Melli (2) eta Diener.

81 - Espainia (12+25+19+14+11): Rudy (4), Calderon (5), Ricky (2), Claver (5) eta Gasol (32) -hasierako bostekoa-, Rodriguez (18), Rey (2), San Emeterio (4), Llull (5) eta Mumbru (4).

Epaileak: Robert Lottermoser (ALE), Fernando Rocha (POR) eta Emin Mogulkoc (TUR).

Albisteak (3)