Eurobasket
Espainia finaletik kanpo geratu da
Erredakzioa
Frantziak lortu du finalerako txartela Espainiako selekzioa luzapenean gaindituta. Finala Frantziak eta Lituaniak jokatuko dute, igandean.
Espainiak porrota jaso du Frantziako selekzioaren aurka Eurobasketeko bigarren finalerdian (72-75), eta ez du txapelketako finala jokatuko. Igandean indarrak neurtuko dituzte frantziarrek Lituaniako selekzioaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Espainia: Rubio (2), Calderon (4), Fernandez (17), Claver (3) eta Gasol (19) --hasierako bostekoa--; Rodriguez (11), Llull (6), San Emeterio (5), Mumbru (-), Aguilar (3) eta Rey (2).
Frantzia: Parker (32), Gelabale (7), Batum (3), Diaw (8) eta Ajinca (3) --hasierako bostekoa--; Diot (10), De Colo (3), Kahudi (-), Pietrus (5), Petro (2) eta Lauvergne (2).
Partzialak: 18-14, 16-6, 15-23, 16-22. Luzapena: 7-10
Liatuania-Kroazia
Lituaniak Kroazia gainditu du (77-62) aurreneko finalerdian. Kleiza (22 puntu) eta Maciulis (23) izan dira partidako onenak.