Kopako zozketa
Valentzia - Laboral Kutxa, final-laurdenetan
Isusko A.B.
Bartzelona - Tenerife, Valentzia - Laboral Kutxa, Real Madril - Kanaria Handia eta Unicaja - CAI Zaragoza, zozketak eman dituen kanporaketak.
Laboral Kutxa Baskoniak Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak Kopako final-laurdenetako partidan. Txapelketa otsailaren 6an hasiko da eta 9an amaitu.
Talde gasteiztarrak finalerdietarako txartela lortzen badu Bartzelona edo Tenerife izango dute aurkari. Lehiaketa otsailaren 7an, ostiralean, hasiko du Baskoniak.
HORRELA IZAN DA ZOZKETA:
12:45 Amatu da zozketa
12:34 Finalerdiak
Real Madril - Kanaria Handia / Unicaja - CAI Zaragoza
Bartzelona - Tenerife / Valentzia - Laboral Kutxa
12:32 Final-laurdenak
A Bartzelona - Tenerife (ostirala)
B Valentzia - Laboral Kutxa (ostirala)
C Real Madril - Kanaria Handia (osteguna)
D Unicaja - CAI Zaragoza (osteguna)
12:25 Zozketa hasteko geroz eta gutxiago falta da...
Eduardo Portela, Presidente de Honor de la ACB: "#CopaACB convertirá a Málaga en la ciudad de referencia del mundo del deporte del 6 al 9"
— Liga Endesa (@ACBCOM) enero 27, 2014
12:16 Malagako alkatea Francisco de la Torre ari da hitz egiten orain
12:10 Hainbat bideo ematen ari dira zozketarekin hasi baino lehen
12:00 Aurki hasiko da zozketa. Dena prest dago
11:50 Zozketa 12:00etan hasiko da
11:04 Baskoniak 2009an irabazi zuen azken Kopa. Unicajari 98-100 irabazi zion
10:55 Bartzelonak irabazi zuen azken Kopa
FC Bartzelona Regal - Valentzia Basket 85-69
10:03 Final-laurdenetako lehen partidak otsailaren 6an eta 7an jokatuko dira, finalerdiak otsailaren 8an, larunbatean, eta finala igandean, 18:00etan.
09:30 Gaur egingo den zozketan Real Madril, Valentzia, Bartzelona eta Unicaja izango dira multzo-buru; gainerako taldeak Herbalife Kanaria Handia, CAI Zaragoza, Laboral Kutxa eta Iberostar Tenerife dira.
09:00h Otsailaren 6tik 9ra bitartean jokatuko da, Malagan, Endesa Ligako Errege Kopa. Euskal ordezkari bakarra egongo da bertan, Baskonia Laboral Kutxa azken jardunaldian sailkapena ziurtatu ondoren.