Gaur, zozketa
AEBko saskibaloi selekzioaren egoitza izatea espero du Bilbok
Erredakzioa
Bartzelonan egingo da Munduko Txapelketaren zozketa. Multzoak eta egoitzak erabakiko dira bertan.
Bartzelonako Musika Pabiloiak hartuko du 19:00etan Munduko Saskibaloi Txapelketaren zozketa, multzoak eta egoitzak zehazteko.
Lehiaketa abuztuaren 30ean hasi eta irailaren 14an amaituko da.
Bilbo lehen faseko egoitza izango da, Granada, Las Palmas, Madril eta Sevilla bezala. Baina Bizkaiko hiriburuak AEBko selekzioa hartu nahi du, eta horren zain izango da zozketan.
ZOZKETARAKO MULTZOAK
1) Espainia, Lituania, AEB eta Argentina
2) Angola, Egipto, Senegal eta Finlandia.
3) Iran, Hego Korea, Filipinak eta Zeelanda Berria.
4) Kroazia, Serbia, Eslovenia eta Ukraina.
5) Brasil, Dominikar Errepublika, Mexiko eta Puerto Rico.
6) Australia, Frantzia, Grezia eta Turkia.