Munduko Txapelketa 2014
Bilbo AEBko saskibaloi selekzioaren egoitza izango da
Amerikako Estatu Batuetako selekzioak BECeko Bizkaia Arenan jokatuko ditu 2014ko Munduko Txapelketako lehen faseko partidak. C multzoko partidak jokatuko dira Bilbon.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bartzelonako Musika Pabiloiak hartu du 2014ko Munduko Saskibaloi Txapelketaren zozketa astelehen arratsaldean eta Bilbo AEBko selekzioaren egoitza izango da txapelketako lehen fasean. Lehiaketa abuztuaren 30ean hasi eta irailaren 14an amaituko da.
AEBko selekzioari C multzoa egokitu zaio zozketan eta Dominikar Errepublika, Turkia, Finlandia, Zeelanda Berria eta Ukraina izango ditu aurkari txapelketako lehen fase honetan.
Hau da 2014ko Munduko Txapelketako zozketak izan duen emaitza:
A multzoa: Espainia, Serbia, Frantzia, Brasil, Egipto eta Iran.
B multzoa: Filipinas, Senegal, Puerto Rico, Argentina, Grezia eta Kroazia.
C multzoa: Dominikar Errepublika, Turkia, AEB, Finlandia, Zeelanda Berria eta Ukraina.
D multzoa: Eslovenia, Lituania, Angola, Hego Korea, Mexiko eta Australia.
Bilbon jokatuko den C multzoko partiden datak:
Lehen jardunaldia (Abuztuaren 30a, larunbata):
Uckraina-Dominikar Errepublika
Zeelanda Berria-Turkia
AEB-Finlandia
Bigarren jardunaldia (Abuztuaren 31, igandea):
Ukraina-Dominikar Errepublika
Zeelanda Berria-Turkia
AEB-Finlandia
Hirugarren jardunaldia (Irailaren 2a, asteartea):
Finlandia-Dominikar Errepublika
AEB-Zeelanda Berria
UKraina-Turkia
Laugarren jardunaldia (Irailaren 3a, asteazkena):
Dominikar Errepublika-AEB
Turkia-Finlandia
Zeelanda Berria-Ukraina
Bosgarren jardunaldia (Irailaren 4a, osteguna):
Turkia-Dominikar Errepublika
Ukraina-AEB
Finlandia-Zeelanda Berria