Errege Kopa 2014
Anfitrioiaren madarikazioa
Erredakzioa
CAI Zaragoza (1984) eta TAU Ceramica (2002) dira Kopa antolatu eta irabazi duten talde bakarrak.
Saskibaloiko Kopak baditu hamaika istorio. Horietako bat anfitrioiaren madarikazioa da, kuriosoa da oso, baina 30 urtetan antolatzaileek ez dute zorte handirik izan.
Bi talde soilik lortu dute lehiaketa antolatzea eta garaikurra altxatzea. 1984. urtean CAI Zaragozak erdietsi zuen; Arcega anaiekin eta Kevin Mageerekin lortu zuten garaipena. bestea Baskonia dugu, 2002. urtean TAU Ceramica izenpean txapeldun geratu zen Gasteizen. Urte hartan Andres Nocionik jokatzen zuen