Errege Kopa 2014
Bartzelona – Real Madril, errebantxaren kutsua duen finala
Leire Etxazarra | eitb.com
Kataluniarrak eta madrildarrak jaun eta jabe izan dira finalerdietako bi neurketetan eta aurreikuspenak bete dituzte, Valentzia eta CAI Zaragoza kanporatuta.
Iazko protagonista berberak izango ditu aurtengo Errege Kopako finalak: Bartzelona, egungo txapelduna, eta Real Madril, azpitxapelduna.
Bartzelonak Valentzia Basket hartu du mendean bigarren finalerdian. Lehen laurden zoragarria jokatu dute Xavi Pascualen mutilek: 31 eta 9 gailendu dira lehen 10 minutuetan.
Kolpeari buelta ematean kosta egin zaio Perasovicen taldeari. Aldea murriztea lortu dute bigarren laurdenean, baina kataluniarrak urduritu gabe: 48-33.
Gauzak ezer gutxi aldatu dira bigarren zatian. Partidak kolore bakarra izan du, Bartzelonarena, nahiz eta Valentziak aldea dexente murriztu duen azken minutuetan. Egungo txapeldunek merezita irabazi dute finala jokatzeko eskubidea. Azkenean, 89-81.
Fitxa teknikoa (Bartzelona - Valentzia):
BARTZELONA: Huertas (8), Navarro (20), Papanikolaou (9), Lorbek (4) y Tomic (16) -hasierako boskotea-; Dorsey (6), Sada (-), Abrines (-), Todorovic (-), Oleson(7), Nachbar (14) eta Pullen (5).
VALENTZIA: Triguero (6), Doellman (12), Van Rossom (15), Martínez (7) y Sato (21) -hasierako boskotea-; Ribas (8), Lishchuk (-), Dubljevic (4) y Lafayette (5), Abia (-), Barton (3) eta Duch (-).
PARTZIALAK: 31-9, 17-24, 16-15 eta 25-33.
Real Madrilek, aldiz, CAI Zaragoza jipoitu du Malagako Martín Carpenan. 98 eta 66 gailendu dira madrildarrak, finalerdietan Canaria Handiari beste jipoi bat eman ondoren. Pablo Lasoren taldea Kopa irabazteko faborito nagusia da laugarren aldiz irabazi nahi dute txapelketa.
Madrildarrak orain arte jokatutako 35 partida ofizialetatik 34etan gailendu dira. Ez da marka makala. Zaragozaren aurka jaun eta jabe izan dira; sei jokalarik egin dituzte 10 puntu baino gehiago. Esanguratsuenak, Rudy Fernandez (16 puntu) eta Sergio Rodríguez (13 puntu eta 11 asistentzia).
Fitxa teknikoa (Real Madril – CAI Zaragoza):
REAL MADRIL: Llull (12), Darden (-), Rudy Fernández (16), Mirotic (15) y Bourousis (4) –hasierako boskotea--; Sergio Rodríguez (13), Carroll (12), Draper (7), Reyes (11), Mejri (2), Slaughter (6) eta Díez (-).
CAI ZARAGOZA: Llompart (4), Roll (4), Rudez (11), Sanikidze (7) y Shermadini (19) –hasierako boskotea--; Jones (6), Stefansson (7), Tomás (4), Tabu (-), Fontet (4) eta García (-).
PARTZIALAK: 22-15, 32-22, 23-13 eta 21-16.