Euroliga
Hasi da Milango Lauko Finalerako bidea
Mikel Dominguez
ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean emango dituzte, asteartean, Bartzelona-Galatasaray eta Real Madril-Olynpiakos kanporaketetako lehenengo partidak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euroligan sailkatu diren taldeen arteko partidak hasiko dira, Milango Lauko Finalerako bidean. ETB1ek eta eitb.com-ek Bartzelona-Galatasaray eta Real Madril-Olynpiakos partidak emango dituzte, zuzenean, asteartean 19:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren.
Bartzelonak Galatasarayren aurka hasiko du bidea, Palau Blaugranan, asteartean 19:00etan. Turkiako taldea laugarren geratu zen Top 16ko E taldean.
Xavi Pascualen taldea faboritoa da kanporaketa honetan, eta alde izango du kantxa faktorea. Bigarren neurketa ostegunean izango da, 21:00etan, eta hirugarrena, igandean 20:00etan, Istanbulen.
Kataluniarrak onena izan ziren erasoan Top 16an, 79,2 puntuko batezbestekoarekin, eta defentsako hirugarren onenak, 16 taldeen artean, 72,1 puntu jasota neurketako. Bi partida baino ez dituzte galdu, ustekabean, Nanterre (67-71) eta Laboral Kutxaren aurka (86-97).
Real Madril, bere aldetik, bide berean murgilduko da Olynpiakosen aurka, etxean, iazko final galduta oraindik oroimenean duela. Greziarren aurka galdu zuten, 21 puntuko aldearekin (100-88).
Pablo Laso prest dago txapeldunaren aurka aritzeko, et Georgios Bartzokasen taldearen ahultasunari probetxua atera nahi dio. Sei partida galdu dituzte aurreko fasean.
Olympiakos talde berrituarekin aterako da, Kostas Papanikolau hegalekoa eta Pero Antic eta Josh Powell pibotak ez baitaude taldean. Vassilis Spanoulis antolatzailea izango dute oinarri.