Endesa Liga, Finalerdiak
Bartzelonak garaipenarekin hasi du Valentziaren aurkako kanporaketa
Erredakzioa
Juan Carlos Navarro eta Bostjan Nachbarren lanari esker irabazi zuen Bartzelonako taldeak Valentzia Basketen kantxan (58-77), Endesa Ligako finalerdietako lehenengo partidan.
Bartzelonak Endesa Ligako finalerdien lehenengo neurketa irabazi zion Valentziari (58-77), Juan Carlos Navarro eta Bostjan Nachbarren lanari esker bigarren zatian. Etxekoek gogoak jarri zituzten, baina erasoan egindako akatsek azken laurdenetan bidea utzi zioten Bartzelonari.
Valentziak hasieratik jarri zuen erritmo altua, baina baita akatsen erritmoa bizkortu ere. Bi taldeak ondo aritu ziren defentsan azken zatian, baina Bartzelona esnatu, eta markagailuan aldeak ireki zituen.
Garaipenarekin, Bartzelonak kantxa faktorea berreskuratu du, baina larunbatean ere Valentzian jokatuko du. Hirugarren neurketa Bartzelonan izango da.
FITXA TEKNIKOA
Valentzia Basket: Van Rossom (2), Ribas (12), Sato (4), Doellman (11), Lishchuk (8) -hasierako boskotea- Triguero (2), Lucic (11), Rafa Martinez (3), Lafayette (5) eta Aguilar (-).
Bartzelona: Huertas (6), Oleson (1), Papanikolaou (6), Nachbar (15), Tomic (15) -hasierako boskotea- Dorsey (2), Sada (8), Abrines (-), Navarro (13), Lorbek (-) eta Pullen (3).
Partzialak: 14-16, 19-19, 9-16 eta 16-26.