Itxi

2-0

Real Madrilek eta Barçak aurrea hartu dute finalerdietan

Erredakzioa

Pablo Lasoren taldea nagusitu da Unicajaren aurkako bigarren partidan (89-87), eta Barçak ere garaipena lortu zuen larunbatean Valentzia Basketen kontra (59-60).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Real Madril 2-0 kokatu da Unicajaren aurkako finalerdietan, bigarren partida 89-87 markagailuarekin irabazita. Felipe Reyes eta Rudy Fernandez erabakigarriak izan dira.

Partida ondo hasi dute Pablo Lasoren gizonek, baina sufritzen bukatu dute. Berehala aurretik jarri dira zuriak (11-4, 3. minutuan), baina markagailua azken jokaldietan estutu da, eta amaierarako 26 segundoren faltan 87-86koa zen.

"Chacho"k ez du jaurtiketa libreetatik kale egin (89-86), eta Grangerrek bitik bat baino ez du asmatu. 89-87, eta 6.7 segundo norgehiagoka bukatzeko. Reyesek aldea handitzeko aukera izan du, baina ez du lortu. Granger balentria lortzen saiatu da azken jaurtiketa batean, baina baloia ez da sartu.

Fitxa teknikoa:

89 - Real Madril (22+22+26+19): Rudy Fernandez (18), Mirotic (5), Carroll (14), Llull (17) eta Bourousis (10) -hasierako boskotea-, Darden (3), Rodriguez (7), Slaughter eta Reyes (15).

87 - Unicaja (26+22+18+21): Suarez (16), Granger (18), Vazquez (18), Toolson (11) eta Caner-Medley (7) -hasierako boskotea-, Urtasun (5), Calloway (2), Kuzminskas, Hettsheimeir (2), Vidal (2) eta Stimac (6).

Barça, finaletik hurbil

Ante Tomicen saskiratzeak eman zion Bartzelonari garaipena (59-60) Valentzia Basketen aurka jokatutako finalerdietako bigarren neurketan. Katalanek eskura dute finalerako txartela, hurrengo bi partidak etxean jokatuko baitituzte.

Fitxa teknikoa:

59 - Valentzia Basket (22+9+12+16): Van Rossom (13), Rafa Martinez (9), Sato (2), Doellman (16), Lishchuk (5) -hasierako boskotea- Triguero (4), Ribas (-), Lucic (4), eta Lafayette (6)

60 - FC Bartzelona (12+16+18+14): Huertas (11), Oleson (3), Papanikolaou (8), Nachbar (-), Tomic (9) -hasierako boskotea- Dorsey (2), Sada (3), Abrines (3), Navarro (8), Lorbek (9) eta Lampe (4).

Albisteak (2)

Bideoak (1)