3. partida
Bartzelona, liga irabazteko bi aukeren aurrean
Erredakzioa
Katalanek 94-79 irabazi zuten Real Madrilen kontra eta ostegunean, Palauko pabiloian titulua erdiesteko aurreneko abagunea izango dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bartzelona aurretik da Endesa Ligako finalean (2-1). Katalanek 94-79 irabazi zuten Palaun Real Madrilen kontra, uste baino errazago, eta titulua garaipen bakarrera dute.
Hurrengo neurketa Bartzelonan jokatuko da ere, ostegunean, eta azkena, behar izatekotan, Madrilen.
Fitxa teknikoa
94 - FC Bartzelona (31+21+28+14): Marcelinho (12), Navarro (19), Papanikolau (12), Nachbar (14) eta Tomic (6) -hasierako taldea-, Dorsey (4), Sada (2), Abrines (-), Oleson (15), Lorbek (2) eta Lampe (8)
79 - Real Madril (20+20+23+16): Llull (15), Rudy Fernandez (7), Darden (-), Mirotic (11), Bourousis (13) -hasierako taldea-, Sergio Rodríguez (9), Carroll (13), Reyes (2), Mejri (4), Slaughter (5) eta Diez (-).