Kargatzen...
Itxi

Zuzenean, ETB4 eta eitb.eus-en

Real Madril eta Bartzelona, Lauko Finalera heltzeko borrokan

Erredakzioa

Kataluniakoek irabazi behar dute bosgarren partida jokatzeko, eta Real Madrili nahikoa zaio garaipen bat sailkapena lortzeko. Fenerbahçe, Lauko Finalean.

Juan Carlos Navarro, Olinpiakos-Bartzelonaren hirugarren partidan / EFE.

Real Madrilek eta Bartzelonak borrokan murgilduta jarraitzen dute, ostegunean 19:00tik aurrera, Fenerbahçeri batzeko Euroligako Lauko Finalean. Turkiarrak Maccabi utzi zuten kanpoan, eta azken fasean egongo dira.

Anadolu Efesen kantxak hartuko du Real Madrilen aurkako kanporaketaren laugarren partida, ostegunean 19:00etan. Madrildarrek bi neurketa irabazi dituzte, eta beste garaipen batekin nahikoa dute Lauko Finalean egoteko, Madrilen.

Bartzelonak berriz jokatuko du Olinpiakosen kantxan, 21:00etan. Irabaztera behartuta dago bosgarren partida jokatzeko, Bartzelonan. ETB-4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte bi norgehiagok.

Beste nruekta Panathinaikos eta CSKA Moskuren artekoa da. Errusiako taldea dago aurretik, bi garaipenekin.

i garaipenekin.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)