78-59
Pablo Lasoren Real Madril, Euroligako txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak entrenatutako taldea Olinpiakosi nagusitu zaio final handian 78-59, eta, 20 urteren ondoren, Europako errege da berriro.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Real Madrilek Europako Txapelketa irabazi du, bederatzigarrenez, Euroligako final handian Olinpiakos talde greziarra 78-59 mendean hartuta.
Pablo Laso gasteiztarraren taldeak 20 urte itxaron behar izan ditu Europako talde onenaren txapela berriro janzteko. Zaragozan 1995ean jokatutako finalean lortu zuen titulua azken aldiz.
Madrildarra Europako titulu gehien duen taldea da, CSKA, Panathinaikos eta Maccabiren aurretik. Aipatutako taldeek seina txapelketa irabazi dituzte.
Fitxa teknikoa:
78 - Real Madril (15+20+18+25): Rudy (7), Reyes (2), Ayón (2) Carroll (16) y Llull (12) -hasierako boskotea-, Rivers (5), Rodríguez (11), Bourousis, Slaughter (2), Maciulis (9) eta Nocioni (12).
59 - Olinpiakos (19+9+18+13): Dunston (4), Spanoulis (3), Printezis (11), Mantzaris (1) y Darden -hasierako boskotea-, Petway (2), Hunter (10), Papapetrou, Sloukas (10), Agravanis, Lafayette (1) eta Lojeski (17).
¡¡CAMPEONES DE EUROPA!! Ya la tenemos, ya es nuestra! Arriba Madrid!!! @RMBaloncesto 78 - 59 @olympiacosbc #F4Glory #LaNovenaEsNuestra
— RM Baloncesto (@RMBaloncesto) Mayo 17, 2015