Itxi

Ostiral honetan, zuzenean

Euskal Selekzioa, Venezuelaren aurka

ERREDAKZIOA

Emakumezkoen taldeak Venezuela ahalguztiduna izango du aurkari, Ameriketako FIBA txapelketa prestatzen ari den taldea, hain zuzen.  

Euskal Selekzioa. Argazkia: E.S. Saskibaloia

Euskal selekzioak nazioarteko bi norgehiagoka jokatuko ditu Venezuelako selekzioaren aurka. Talde amerikarra FIBAko rankingaren 34. postuan dago, eta abuztuaren 9tik 16ra jokatu den Ameriketako FIBA Txapelketan izango da, hurrengo olinpiar jokoetarako txartelaren bila.

Hona hemen jokalarien zerrenda:

- Judith MONASTERIO (joko-antolatzailea), Gernika Bizkaia (Emakumezkoen Liga)

- Lara GONZÁLEZ (joko-antolatzailea), IDK Gipuzkoa UPV (Emakumezkoen Liga)

- Arrate AGUIRRE (joko-antolatzailea), Araski (2. Emakumezkoen Liga)

- Iulene OLABARRIA (hegalekoa), IDK Gipuzkoa UPV (Emakumezkoen Liga)

- Onintza ADURIZ (hegalekoa), IDK Gipuzkoa UPV (Emakumezkoen Liga)

- Naiara DIEZ (hegalekoa), Gernika Bizkaia (Emakumezkoen Liga)

- María ASURMENDI (joko-antolatzailea), Conquero Huelva (Emakumezkoen Liga)

- Cristina MOLINUEVO (hegalekoa), Araski (Emakumezkoen Liga, 2. maila)

- Laura PARDO (pibota), Araski (Emakumezkoen Liga, 2. maila)

- Yaiza LÁZARO (pibota), Gernika Bizkaia (Emakumezkoen Liga)

- Ane ALDAUR (hegalekoa), DBN Bera Bera (1. maila)

- Sara IPARRAGIRRE (eskolta), DBN Bera Bera (1. maila)

- Eneritz LARRAÑAGA (eskolta), Aranur ISB (Juniorra)

- María ERAUNZETAMURGIL (hegaleko pibota), DBN Bera Bera (1. maila)

Entrenatzailea: Jon TXAKARTEGI

Laguntzailea: Iñaki JIMÉNEZ

Ostiral honetan, zuzenean jarrai dezakezue ETB4 katean eta eitb.eus atarian.

us atarian.

Albisteak (2)

Bideoak (1)