Endesa Liga
Bosgarren partida behartu du Unicajak, Bartzelonaren aurka (77-66)
Agentziak | Erredakzioa
Malagako taldea nagusi izan da Bartzelonaren kontra, etxean, eta bi taldeek neurketa erabakigarria jokatuko dute, Real Madrilen aurka finalean nor arituko den jakiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Unicajak kanporaketa berdindu du, Malagan Bartzelonari irabazita (77-66), eta finalerdietako bosgarren partida behartu du. Igandean Palaun irabaziko duenak Endesa Ligako finalean egongo da, Real Madrilen aurka.
Bartzelonak ezin izan zion Unicajaren lan bikainari erantzunik eman. Malagakoek ondo jokatu zuten atzean, batez ere errebotean.
Unicajaren txandakatzeen kudeaketa onari eta saskiratzeetan erakutsitako abileziari esker, 17 puntu gehiagorekin heldu ziren atsedenaldira, eta 11ko aldearekin lortu zuten garaipena.
FITXA TEKNIKOA
Unicaja: Thomas (7), Kuzminskas (5), Granger (11), Stefansson (9), Golubovic (4) - hasierako boskotea- Markovic (5), Green (3), Toolson (9), Vasileiadis (3), Suárez (8), Vazquez (9) eta Gabriel (4).
Barcelona: Navarro (7), Satoransky (12), Thomas (6), Hezonja (5), Doellman (2) - hasierako boskotea- Huertas (14), Abrines (-), Oleson (3), Lampe (-), Tomic (12), Nachbar (2) eta Pleiss (3).
Partzialak: 20-14, 21-10, 14-16 eta 22-26.