Itxi

Endesa Liga

Barçak eta Real Madrilek finalari ekingo diote ostiral honetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Katalanek aurtengo titulu bakarra eskuratzeko parada izango dute eta zuriek, bestalde, egindako denboraldi bikaina biribildu dezakete.

Juan Carlos Navarro, Bartzelonako jokalaria. Argazkia: EFE

FC Bartzelonak eta Real Madrilek Endesa Ligako finalari ekingo diote ostiral honetan Madrilen (19:00). Katalanentzat hil edo biziko hitzodua izango da, denboraldiko titulu bakarra eskuratzeko parada izango baitute.

Zuriek, bestalde, egindako denboraldi bikaina biribildu dezakete. Dagoeneko Superkopan, Errege Kopan eta Euroligan nagusitu dira. Kanporaketa bost partidetara jokatuko da.

 

Albisteak (1)