Itxi

Ligako txapelduna

Amestutako denboraldia egin du Lasoren Real Madrilek

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde madrildarrak denboraldi bikaina egin du, jokatutako guztia irabaziz. Endesa Liga, Europako Kopa, Errege Kopa eta Superkopa irabazi ditu.  

Real Madril, Endesa Ligako txapelduna. Argazkia: EFE

Real Madrilek nagusitasun nabarmena erakutsi du Bartzelonaren aurka jokatutako finalean, azken partidan 85 eta 90 irabazita. Play-offetako azken faseko hirugarren partidan eskuratu du titulua Madrilek (3-0). Bartzelonak, bestalde, aurreko bi partidetan baino lehiakorrago jokatu du, baina ez da gai izan talde madrildarra mendean hartzeko.

Pablo Lasoren gidaritzan, madrildarrek denboraldi bikaina egin dute, jokatutako guztia irabaziz eta aurkari guztiak mendean hartuta. Joko oso ona erakutsita irabazi dute gainera, eta historian letra larriz nabarmenduta geratuko den balentria egin dute, Endesa Liga, Europako Kopa, Errege Kopa eta Superkopa irabazi baitituzte denboraldi berean.

- FITXA TEKNIKOA:

85. BARTZELONA (17+17+33+18): Satoransky (10), Oleson (10), Hezonja (-), Doellman (12) eta Tomic (29) -boskotea-, Abrines (16), Marcelinho (1), Jackson (3), Pleiss (2) eta Nachbar (2).

90. REAL MADRIL (17+31+17+25): Rivers (9), Rudy (4), Reyes (6), Ayón (8) eta Llull (10) -boskotea-, Carroll (19), Rodriguez (11), Nocioni (11), Maciulis (10) eta Slaughter (2).

Albisteak (3)