Real Madril
Pablo Laso, Euroligako entrenatzailerik onena
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Real Madrilek txapelketa eta titulu guztiak irabazi ostean, denboraldiko entrenatzailerik onena izendatu dute Laso. Sinetsi ezinik daude oraindik Madrilen.
Real Madril taldeko entrenatzailea, Pablo Lasok, Alexander Gomelskiy saria jaso du Euroligan 2014-15 denboraldian egindako lan bikainagatik.
Europako txapelketa horretako entrenatzaileek bozketa bidez hautatu dute Laso. Olinpiakos taldeko Giannis Sfairopoulos greziarra eta Alba Berlin taldeko Sasa Obradovic serbiarra geratu dira bozketan euskaldunaren atzetik.