Fitxaketak
San Emeteriok Valentzian jokatuko du eta Dani Diezek Unicajan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Laboral Kutxako jokalari ohiak bi urteko kontratua sinatu du Valentzia Basketekin.
Fernando San Emeteriok bi urteko kontratua sinatu du Valentzia Basketekin. Hegalekoak ez zuen Baskoniarekin hitzarmena berritu eta Valentziak ez du ezer ordainduko.
San Emeteriok 31 urte ditu eta hamalau denboraldi daramatza ACBn. Azkenengo zortziak Gasteizen jokatu ditu.
Dani Diez, Unicajara
Unicajak Dani Diez GBCko jokalari ohiaren fitxaketa iragarri du. Diezek denboraldi bikaina egin zuen iaz Donostian eta Endesa Ligak Jokalari Gazte Onena izandatu zuen.