Erreklamazioa
Ourensek Endesa Ligan jokatuko du
Agentziak | Erredakzioa
Erreklamazioa onartu dio CSDk. ACB ez dago "batere ados". Fuenlabradarekin batera, 19 talde izango omen dira lehenengo mailan.
Espainiako Kirolaren Batzorde Nagusia (CSD) Ourenseren erreklamazioa onartu du, ACBn izena ematea eskatzen zuena, eta Endesa Ligan jokatuko du. Azken denboraldian igoera lortu arren, Ourensek ez zuen "ACBn sartzeko beharrezkoa den kontu-ikuskaritza igaro", eta kanpoan geratu zen.
Tras más de 2 meses de espera, @deportegob ha aceptado la reclamación y la próxima temporada jugaremos en la @ACBCOM pic.twitter.com/PoJXDjdVik
— COB S.A.D. (@COBSAD) agosto 11, 2015
Hala ere, Addeco Oro mailan izena eman zuen Ourensek, eta Kirol Auzitegi Administratiboari helegitea jarri zion, baina hori eskuduna ez zelakoan, CSDri igorri zion kasua. Orain, CSDk Ourense onartzera behatu du Endesa Liga.
Burgosen izen-ematea ere ez zuen onartu ACBk, eta igoera galdutako Fuenlabrada lehenengo mailara itzuli zuen. Orain hemeretzi talde daude Endesa Ligan.
ACB, aurka
Saskibaloi Kluben Elkarteak ez dago "batere ados" CSDren erabakiarekin, "CSDk berak onartutako Estatutuen eta Araudien kontra doalako". "Presako" txosten juridikoak eskatuko ditu ebazpena aplikatzeko.