Itxi

Eurobasket 2015

Espainiak finalerako txartela lortu du Frantzia menderatuta

Erredakzioa

Sergio Scariolok zuzentzen duen taldeak 80-75 irabazi dio Frantziari 2015eko Eurobasketeko finalerdietako partida. Pau Gasolek 40 puntu sartu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiak 80-75 irabazi zion bart Frantziari 2015eko Eurobasketeko finalerdietako partida, eta Scariolok zuzentzen duen taldeak finalerako txartela lortu zuen.

Partida oso parekatua izan zen, eta amaierarako 16,6 segundo falta zirenean Espainiak hiru puntuko aldea eskuratu zuen (66-63). Azken segundoetan Batumek sartutako hiruko batek, ordea, berdinketa ezarri zuen markagailuan (66-66), eta norgehiagoka luzapenean erabaki behar izan zen.

Luzapenean ere, berdintasuna izan zen nagusi. Azken laurdenean bezala, Espainiak abantaila lortu zuen amaierarako 18 segundo falta zirenean (78-75). Hirukoa jaurtitzera zihoanean Batumi egindako falta batek hiru jaurtiketa libre eman zizkion Frantziari, baina huts egin zituen hirurak, eta Pau Gasolek sartutako azken saskiraketak are gehiago handitu zuen aldea markagailuan (80-75).

Pau Gasolen lana erabakigarria izan zen Espainiak garaipena lortzeko. Jokalari katalanak 40 puntu sartu zituen, Espainiak partidan zehar lortutakoen erdiak.

Fitxa teknikoa:

80 - Espainia (17+15+16+18+14): Pau Gasol (40), Rudy Fernandez (7), Ribas, Llull (7) eta Mirotic (7) –hasierako bostekoa-, Reyes (2), Rodriguez (15) eta Claver (2).

75 - Frantzia (20+13+23+10+9): Batum (14), Parker (10), De Colo (14), Diaw (5) eta Gobert (8) –hasierako bostekoa-, Lauvergne (11), Fournier (3), Pietrus eta Gelabale (10).

Epaileak: Christos Christodoulou (GRE), Borys Ryzhyk (UKR) eta Fernando Rocha (POR).

Albisteak (1)

Bideoak (1)