Larunbatean 20:00etan
Caja Laboral-DKV Joventut: Konfidantza berreskuratu behar da
Erredakzioa
Baskoniak, konfidantza eta joko ona berreskuratzeko eta zaleekin berriz ere konektatzeko aukera paregabea du "Pepu" Hernándezen DKVren aurka.
Caja Laboralek aukera paregabea du bere zaleei poztasun bat emateko etxean, Olympiakosen aurkako partida kaxkarraren ostean. Ivanovicen mutilek DKV Joventut hartzen dute Buesa Arenan (larunbatean 20:00etan). Talde katalanak, Sito Alonso entrenatzailea kanporatu eta Munduko txapelduna den "Pepu" Hernández fitxatu dute. "Pepu" ez da Gasteizen aulkian eseriko baina partida jarraituko du armailetik.
Baskonian, Tiago Splitter ez dago oraindik prest jokatzeko bere lesioa dela eta. Lior Eliyahu, berriz, badirudi mina gainditzen doala eta laister ehuneko ehuna emateko prest izango da israeldarra, Splitterren hutsunea betez. Arabarrek, konfidantza berreskuratzen saiatu behar dira eta horretarako aukera ezinhobea dute bere zaleen aurrean joko ona eta intentsitatea erakusteko. Gainera, ACB ligan, Gran Kanariaren aurkako porrot mingarria ahazteko aukera bikaina dauka Ivanovicen taldeak.
Talde katalanean, Chris Tucker eta Tripkovic ez dira Gasteizen egongo. DKV motibaturik helduko da Buesa Arenara, azken partidetan erakutsi duten maila kaxkarra eta itxura aldatzeko asmoarekin eta Caja Laboral bezalako talde bat gainditzeko gogoarekin.