Itxi

ACB Liga

Estudiantes-Caja Laboral: Txip aldaketa

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Euroligako final-laurdenetara sartzea Portu ondoren Cibonaren aurkako partida ahaztu nahi du Baskoniak ACB Ligan kale ez egiteko.

Caja Laboral Baskoniak igandean (12:30ean) Madrilen jokatuko du ACB Ligako partida Asefa Estudiantesen aurka.

Talde gasteiztarrak atzean utzi nahi du Cibonaren aurka Euroligan lortutako garaipena eta final-laurdenetarako txartela eman zion partida. Orain, ACB Liga da helburua.

Dusko Ivanovic entrenatzaile baskoniarrak partida oso zaila izando dela esan du: "Ostegunean partida jokatu ondoren beti zaila da asteburuan beste partida bat jokatzea. Bizi genituen emozioekin are zailagoa oraindik".

Tiago Splitterrek ezin izango du igandeko partida jokatu Caja Laboralekin.

Albisteak (1)