Astearte honetan
Euroliga: Bartzelona eta Real Madril, Europan ere aurkari
Erredakzioa
Joko bikaina, indarra eta kantxa faktorea: dena alde du Regal FC Bartzelonak final-laurdenetako kanporaketa gainditu ahal izateko.
Regal FC Bartzelonak eta Real Madrilek Euroligako final-laurdenetako lehen partida jokatuko du astearte honetan Palaun 20:45etik aurrera. Katalanak dira faboritoak eta, gainera, kantxa faktorea alde dute.
Xabi Pascualen gizonak bikain aritu dira Top16an eta zuriak, ordea, kili kolo. Europan ere indarrak neurtu beharko dituzte Barçak eta Madrilek. Lehia polita epero da. Bien barne jokoa oso indartsua da eta nahiko antzekoa. Lavrinovic eta Vazquez, indarrari dagokionez, nagusi badira, Lorbek eta Garbajosa jokalarien kanpoko jaurtiketak azpimarratu behar dira.