Euroliga (Final-laurdenak)
CSKA Mosku-Caja Laboral, (85-63): Lehen puntua, moskukoentzat (1-0)
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Oso maila kaskarra azladu du Baskoniak Errusian. Jipoia hartu du eta etxeko taldea jaun eta jabe izan da partida guztian zehar.
Caja Laboral Baskoniak ezin izan du Euroligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida irabazi CSKA Moskuk jipoia eman baitio (85-63). Horrenbestez, errusiarrek abantaila hartu dute kanporaketan (1-0).
Partida nahoko parekatuta hasi zen. Lehen saskiratzea Baskoniak lortu zuen (2-0), baina jarraian CSKA hasi zen agintzen eta 9-0eko partzialarekin 9-2 agintzen jarri zen markagailuan. Jarraian, Caja Laboralen erreakzioa etorri zen eta norgehiagoka 13-13 berdindu zuten. Ondoren berdinketa batzuk ikusi ahal izan ziren, baina azken txanpan CSKAk abantaila hartu zuen. Lehen hamar minutuak errusiarren aldeko 24-19ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean, Baskoniak bi minututan zehar bakarrik eutsi zion aurkariari. Pixkanaka, CSKA bere erritmoa ezartzen hasi zen eta abantaila handiak lortzen ere. Moskuko taldeak 20 puntuko abantaila lortu zuen laurdena bukatzeko 44 segundo falta zirenean eta abantaila horrekin iritsi zen etxeko taldea atsedenaldira (49-29).
Atsedenalditik bueltan CSKA izan zen jaun eta jabe. Baskonia ez zen hobetzeko gai izan eta errusiarrek jipoitu egin zuten talde gasteiztarra. 23. minutuan 27 puntuko abantaila zuen talde errusiarrak eta laurdenaren erdialdean 23 puntuko abantaila izan zuten (63-40). Momenturen baten 18 punturaino hurbiltzea lortu zuen Baskoniak, baina hirugarren laurdena 26 puntuko aldea lortu zuen etxeko taldeak (70-44).
Azken laurdenean CSKAk aurretik lortutako abantaila mantentzea zuen helburu eta erraz lortu zuen eginkizun hori ondo betetzea. Garaipena Moskun geratu zen CSKAk 85-63 irabazi baitzion Caja Laborali.
Final-laurdenetako bigarren partida ostegunean (18:15ean, ETB-1) jokatu da Moskun.
Fitxa teknikoa:
86 - CSKA Mosku (24+25+21+16):Planinic (6), Langdon (11), Siskauskas (13), Kaun (10) eta Khryapa (14)- hasierako bostekoa-; Holden (6), Vorontsevich (15), Sokolov (2), Kurbanov(6), Ponlrashov (3), Keyru (-) eta Zabelin (-).
63 - Caja Laboral (19+10+15+19):Ribas (3), Herrmann (7), San Emeterio (11), Teletovic (11) eta Barac-hasierako bostekoa-; Splitter (10), Huertas (7), English (8), Oleson (6),Eliyahu (-) eta Singletary (-).