Itxi

ACB Liga

Caja Laboral-Granada: Euroligako porrota ahaztera

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Europatik at geratu ondoren Baskoniak helburu bakarra du, ACB Liga.

Caja Laboral Baskoniak ACB Ligako partida jokatuko du igandean (18:00etan) CB Granadaren aurka Buesa Arenan.

Baskoniari ACB Liga bakarrik geratzen zaio iragan ostegunean Euroligatik at geratu ostean CSKA Moskuren aurka galdu eta gero. Orain, geratzen diren zazpi partidetan Caja Laboraklen helburua denboraldia bigarren postuan bukatzea izango da. Real Madril dago postu horretan oraingoz.

Gasteiztarren aurkaria Granada izango da. Andaluziarrak 11. postuan daude eta beraien helburua play-offetara sailkatzea da. Garaipen bakarrera dute zortzigarren postua.


Albisteak (1)