Itxi

Fernando Martinen

Fuenlabrada-Caja Laboral (80-86): Kostata

Erredakzioa

Baskoniaren susperraldia azken laurdenean iritsi da. Splitter, 26 punturekin, eta Teletovic, 22rekin, izan dira onenak Gasteizko taldean.

Caja Laboral Baskoniak garrantzi handiko garaipena batu du Fuenlabradako Fernando Martin pabiloian jokatuko neurketan (80-86).

Landutako garaipena izan da, hainbat unetan markagailuan atzetik izan baitira. Baina gasteiztarren susperraldia azken laurdenean heldu da eta nahikoa izan da puntuak eskuratu eta Real Madrili presioa sartu ahal izateko.

Splitter, 26 punturekin, eta Teletovic, 22rekin, izan dira onenak Gasteizko taldean.

Fitxa teknikoa:

80 - Ayuda en Acción Fuenlabrada (23+18+23+16): Colom (2), Fitch(16), Laviña (0), Tskitishvili (11), Batista (7) -hasierako bostekoa-,Mainoldi (0), Burstein (15), Thomas (14), Guardia (9), Cortaberría(6) eta Sandes (0).

86 - Caja Laboral (21+17+15+23): Huertas (11), Oleson (3), SanEmeterio (10), Teletovic (22), Splitter (26) -hasierako bostekoa-, Ribas(4), Singletary (0), English (4) eta Herrmann (6).