Igandean, 18:00etan
Manresa hartuko du Caja Laboralek Real Madril ahaztu barik
Erredakzioa
Nou Congosten "denboraldiko partida kaskarrenetako bat" jokatu zutela gogora ekarri du Dusko Ivanovicek. Oraingoan, bertan egindako akatsak berriz ez egitea dute helburu.
Caja Laboralek Suzuki Manresa hartuko du Buesa Arenan igande honetan 18:00etatik aurrera. Real Madrilekin bigarren postua lortzeko duten lehiaren jarraipena izango da. "Borroka" honen amaiera hurrengo astean ezagutuko da, gasteiztarrek Madrilgo pabiloia bisitatuko baitute. Une hori iritsi arte ezin dute kale egin.
Lior Eliyahuren baja izango du Dusko Ivanovic entrenatzaileak partida honetararako, baina aulkian Stanko Barac izango da. Nou Congosten "denboraldiko partida kaskarrenetako bat" jokatu zuten baskoniarrek, gogoratu du Ivanovicek. Oraingoan, garaipena dute xede.