Baloncesto
ACB: Epaileek greba deitu dute 34. jardunaldirako
Erredakzioa
Erabakiak ezustekoan hartu du ACB eta hurrengo egunetan "hartu beharreko neurriak hartzeko asanblada orokorra" antolatuko duela iragarri du.
ACB Ligako epaileek greba deitu dute maiatzaren 15ean eta 16an jokatuko den "34. jardunalditik aurrera", Epaileen Elkarteak (AEBA) ACBra bidalitako oharrak dioen arabera.
Epaileek hartutako erabakiak ezuztekoan hartu du ACB eta hurrengo egunetan "hartu beharreko neurriak hartzeko asanblada orokorra" deituko duela iragarri du. Dagoeneko Espainiako arbitrajea profesionalizatzeko negoziazioak hasi dira eta bide horretan epaileek harturiko irtenbidea deitoratu du ACBk.