Final-laurdenak
ACB play-offa: Baskoniak Estudiantesen aurka jokatuko du
Erredakzioa
Bi partida irabaztera jokatuko den kanporaketa honetako lehenengo neurketa Buesa Arenan jokatuko da 20:30ean. Tiago Splitter aukeratu dute ACB Ligako jokalaririk onena.
Caja Laboral Baskoniak ostiralean jokatuko du, Gasteizen (20:30ean), Estudiantesen aurka. Bigarrenaren (Caja Laboral) eta zazpigarrenaren (Estudiantes) arteko lehia izango da.
Bi partida irabazi beharko ditu finalerdietarako sailkatu nahi duenak.&' || 'nbsp;Bigarrena igandean jokatuko da eta balizko hirugarrena asteartean.
Kanporaketa honetako garaileak Real Madril-Cajasol kanporaketakoa izango du aurkari finalerdietan. Final-laurdenetako beste bi lehiak: Bartzelona-Gran Canaria eta Valentzia-Unicaja.