Play-offa
NBA: Orlando Magicek aldeak murriztu ditu (3-2)
Erredakzioa
Orlandokoek Boston Celtics garaitu dute Ekialdeko Konferentziaren finalaren bosgarren partida (113-92) eta kanporaketan aldeak murriztu dituzte (3-2).
Orlandoko&' || 'nbsp;Magicek Bostongo&' || 'nbsp;Celticsak jipoitu dituzte Ekialdeko finalaren bosgarren partidan (113-92) eta bigarren garaipena batu dute, kanporaketa 3-2koarekin jarriz.
Celticsek 3-2ko errentarekin jarraitzen dute zazpi partidetan onenak irabaziko duen kanporaketan.&' || 'nbsp;Hala ere, lautik lau lortzeko aukera izan ondoren, asko zaildu dute final handia jokatzeko aukera.
Epaia ostiralean emango da, seitgarren partida jokatuko dutenean bi taldeek.&' || 'nbsp;Bostonen izango da,&' || 'nbsp;TD&' || 'nbsp;Gardenen.
Momentuz, Magicek bizirik jarraitzen dute eta historia egiteko lan erdietan dira. Gainera, buru-makur utzi dituzte Celticsak.&' || 'nbsp;Porrotaz gain&' || 'nbsp;Kendrick Perkins pibota kanporatu zuten epaileek eta Glen&' || 'nbsp;Davis hegaleko pibotak partida utzi behar izan zuen min hartuta.
Fitxa teknikoa:
113 - Orlando Magic (31+26+27+29): Nelson (24), Carter (8), Howard (21), Barnes (9) Lewis (14) -hasierako bostekoa-, Pietrus (8), Redick (14), Gortat (2), Williams (5) eta Bass (8).
92 - Boston Celtics (27+22+26+17): Allen (14), Rondo (11), Perkins (6), Pierce (15), Garnett (10) -hasierako bostekoa-, Davis (17), Wallace (10), Allen (4), Robinson (1), Finley (-), Williams (-) eta Daniels (6).