Itxi

ACB titulurako play offa

Caja Laboral-Real Madril: Aurreneko garaipenaren bila

Erredakzioa

Iaz ere finalerdietan neurtu zituzten indarrak gasteiztarrek eta madrildarrek. Aurten sasoi onenean iristen da Baskonia hitzordura (ostiralean, 20:15etik aurrera).

Caja Laboralek Real Madril hartuko du ostiral honetan ACB titulurako play offeko finalerdietako aurreneko partidan. Zaleen babesan oinarrituta, garaipena izango dute helburu baskoniarrek (20:30etik aurrera).

Carl English zalantza da oraindik ere. Saihets-hezurrean mina dauka eta ez zuen final-laurdenetan parte hartu. Ostegun honetan taldekideekin batera entrenatzen saiatuko da.

Kantxa faktoreari esker aurreneko bi neurketak etxean jokatuko dituzte Ivanovicen gizonek. Gasteizen biak irabazi eta Vistalegreko hirzorduei konfiantzarekin aurre egin nahi diete.

Iaz ere finalerdietan neurtu zituzten indarrak gasteiztarrek eta madrildarrek. Aurten sasoi onenean iristen da Baskonia eta, gainera, Huertas, Ribas edo Herrmann bezalako jokalariak joko bikaina eskaintzen ari dira.

Albisteak (4)