Play offa, finalerdiak (1)
Caja Laboral-Real Madril (62-60): Aurreneko pausua
Erredakzioa
Azken laurdenean erabaki du partida Baskoniak landutako garaipena eskuratuta. Bigarren hitzordua, igande honetan 12.30etik aurrera (Buesa Arenan).
Aurreneko puntua batu du Caja Laboralek Real Madrilen aurka jokatutako finalerdietako lehen partidan, Buesa Arenan (62-60).
Lehen laurdena, parekatua (16-16) eta aipamen berezia Pau Ribasek merezi izan du. Markagailuan berdintasuna nagusi zen arren, Messinaren taldea oreka handiagoa erakusten ari zen eta horrela, bigarren laurdenaren hasieran, alde garrantzitsua lortu du (16-25). Baina Baskonia partidan sartu da berriro ere jarraian bi hiruko erdietsita (Teletovic eta Huertas). Hala ere, atsedenaldian, 26-34ko errenta zuen Madrilgo taldeak. Boladaka jokatzen ari ziren Ivanovicenak.
Etxekoak gogoekin atera dira atsedenaldiaren ondoren eta horren isla da 24. minutuko markagailua, 37-38. Aldea puntu batekoa edo bikoa, gehienez, izan da 49-47 bukatu den hirugarren laurdenean. Dena erabakitzeke zegoen, baina Baskoniak garaipena nahi zuen eta ondo ari zen. Laugarren laurdena erabakigarria eta zirraragarria izan da. Azkenean, etxean geratu da garaipena.
Fitxa teknikoa:
62 - Caja Laboral (16+10+23+13): Huertas (12), San Emeterio (10), Oleson (11), Teletovic (6), Splitter (14)-hasierako bostekoa-, Ribas (3), Palacio, Golubovic, Eliyahu, Herrmann (4).
60 - Real Madril (16+18+13+13): Prigioni (4), Bullock (10), Velickovic (14), Reyes (15), Tomic (10)-hasierako bostekoa-, Garbajosa (5), Jaric, Lavrinovic (2), Vidal.